In-Komunikazioa I

de Fermin Muguruza

Jai zen, jaiegun handia omen
Aurpegi alaiak ikusi ahal nituen
Tristura ordea, iluntasuna besterik ez nuen sentitzen
Baina zorioneko aurpegien jaia omen zen
Bizitzaren antzerkian porrotketa
Legaleon T-ren hots sekretua
Amodioa eta heriotza, bi eremutan bananduta
Konstante aldakor bakarra: denboraldia da
Bagh Chal edo
Tigre mugimendua
Dragoi gordea
Nepalgo jokoan bezala
Bi jokalari frogatzen
Estrategia dohaiak
Gaitasunak eta gabeziak taula batean
“Bihotzaren mende dagoena
Ttikitu egiten da lakuan
Denboraldiaren lakuan
Bihotzaren mende dagoena”
In-komunikazio osoa
Bakardadea, iluntasuna
Tristezia, ondoeza, histura
In-komunikazio osoa

Más canciones de Fermin Muguruza