Ez Dakit
de Burutik
Zalantzan dut kanta honen oihu ozenena
Han goraino iritsiko ote zaizun
Badakit zure neurria galdu zenuela
Oinak zoruan bertan ezin mantenduz
Ez nago hilda, baina ez naukazu bizirik
Nire galera bera galdu zenuen
Hilerri hontan miztoek abesten dute soilik
Berez hildakoa zu ez ote zaren
Eskua eman genizun
Ta zuk maukatik heldu
Baina zure sakelak zulo bat du
Astinduen atzean
Heldu da kenopsiak
Uzten duen bake gazia
Ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozen etsipenak
Has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena
Ez duzu inoiz aurkituko gida liburuetan
Larrosa bati muxu ematekotan
Bistaz galdu eta berriz bilatzeko bidean
Arantza ekarri dezakezula bueltan
Arantzak kendu baina bizi berri bat eman
Hala omen da kanta zaharren esanetan
Libre izateko jaioa den izar kaskarrak
Libreki aukeratu du nola preso izan
Eskua eman genizun
Ta zuk maukatik heldu
Baina zure sakelak zulo bat du
Astinduen atzean
Heldu da kenopsiak
Uzten duen bake gazia
Ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozen etsipenak
Has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena
(Gaur banatzen duzun pake berak)
(Jo ta bertan hilko zaitu bihar)
Más canciones de Burutik
-
Uxoa
Uxoa
-
Atzoko Gai Bera
Hamabost Segundu
-
Apostua
Hamabost Segundu
-
Inor Ere Ez Izatekotan
Hamabost Segundu
-
Idurituak
Hamabost Segundu
-
Hosgabetu
Hamabost Segundu
-
Bete Gabeko Asmoak
Hamabost Segundu
-
15"
Hamabost Segundu
-
Zirkuluko Ibilkaria
Hamabost Segundu
-
Kolpatzea
Hamabost Segundu
-
Ekinetikan Gutizia
Zerua Eta Zorua: Hiru Kanta Bakardadeari